Dick Tracy 1990eko Warren Beatty estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorearen ekintza filma bat da. Chester Gould komikigilearen izenburu berdineko Dick Tracy komikian oinarritua dago. Bertan, Warren Beatty, Al Pacino, Madonna, Glenne Headly eta Charlie Korsmo aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, 3 irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Sylbert eta Rick Simpson), Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Sooner or Later abestia, Stephen Sondheimek konposatua eta Madonnak abestua) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (John Caglione jr. eta Doug Drexler). 4 Urrezko Globo Sarietarako izendapenak ere jaso zituen.